XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina hori gerorako gelditzen zen.

Orain Hamburgotik bueltan ekarritako istorioa zeukan esku artean.

Hari lotu behar zitzaion.

Eta hori buruan, haurtzaroko lagunen irudiarekin egokitu zen berriro.

Halaz guztiz ere, nire lagunek, erretorerik aipatu gabe, bestelako arrazoi bat azaldu zuten bisitarako, alegia beti nire zai egon behar izaten zutela zinerako geneuzkan hamar kilometroak egiten hasteko; pelikula erdizka ikusi behar izaten zutela nire erruz, eta hori ez zela fundamentua, hainbeste bide bizikleta gainean egitea gero pelikula nondik ote zihoan asmatu ezinez ibiltzeko.

Hobe zela denok baterago ibiltzea.

Arrazoia oso eskasa zen arren maiz zeremonia luzatu eta ni izaten nintzen itxaroten zuena ez nien ezer kontrakorik esan.

Obabako eliza gailur batean zegoen, herriaren goiko auzo ttikian, eta leku galerazia ezezik ezinbesteko presentzia ere bazitzaidan.

Egunero ikusten nuen, eta edonondik.

Eta, egia esateko, gutxi litzateke leku desiratua zitzaidala esatea.

Zinez hitzeginda, batimedu hura nolakoa zen jakiteko zoratzen nengoela esan beharko nuke, eta sentimendu hori barneratua neukala eskolako adiskideek eta ez adiskideek ez adiskideek, bereziki nire portaeraren bitxitasuna aintzat har erazi zidatenetik.

Izanez ere, Werfelltarren kasua erabat aparta zen Obaban.

Beste jende guztia elizara joaten zen, asko eta asko egunero.

Eta, jakina, nik orduan hamalau urte besterik ez nituen, eta ez zitzaidan batere atsegin besteek seinala nintzaten.

Horregatik ez nien lagunei arrapostu, beren proposamena nire mesedetan zetorrelako.

Horren ordez, etxeko salaren atea adierazi nien buruaz: han zegoela nire aita, nik ezin niola hura eskatu, eskatzeko beraiek hala nahi bazuten.